CNSEren VII. Biltzarra - Aurkezpena

Kaixo! Ekainaren 8 eta 9an hitzordua daukagu Bilbon. CNSEren VII. Biltzarra ospatuko da eta leloa “Elkarte-sarearen garrantzia: etorkizunarekiko konpromisoa” izango da. Honek, gaur eguneraino izandako garapena ikusteko eta etorkizuneko eginbeharrak zehazten lagunduko gaitu. Gure elkarte-sarearen garrantzia kontuan izaten, gure izaeraren parte den eta desberdintzen gaituen elkarte xarma aldarrikatu, mantendu eta indartu. Gizartea aldatzen doa eta gu berarekin ere; gizartean aldaketak ematen dira eta elkarte-sarean ere bai.

Elkarte-sarea (elkarteak, federazioak, CNSE) gure ondasun garrantzitsuenez osatuta dago: pertsonak. Pertsona hauek ekintzaile gorrak, boluntarioak, profesionalak, pertsona gorren berdintasuna lortzeko borrokan lankideak dira, eta gure giza lan-taldeaz oso harro sentitzen gara.

Gure elkarteratze historia gogoratzea garrantzitsua da: 1906an gorren lehen elkartea sortu zen Espainian. 1936an, gorren 15 elkarteek gaur egun CNSE moduan ezagutzen duguna sortu zuten Juan Luís Marroquín eta Ángel Calafellen parte-hartzearekin, besteak beste. CNSE sortzearen helburu nagusia lotura lortzea zen, gure ezaugarri bereizgarria dena. Pertsona gorrak elkarte ezberdinetan eta era berean, CNSE-arekin elkartu ginen; Gure borroka, gure helburua lortzeko xedez.

1978an demokrazia hasi zenean, federazio autonomikoak sortu ziren eta gaur egun ezagutzen dugun elkarte-sarearen egitura ezarri zen: tokian tokiko elkarteak federazio autonomikoen barruan, eta federazioak CNSE-ren barruan, azken honek Pertsona Gorren Europar Batasunean parte-hartzen duelarik. Baita gogoratzea, urte batzuk lehenago, Pertsona Gorren Munduko Federazioaren sorreraren erakunde fundatzaile bat izan zela CNSE-a.

80 urteko ibilbideaz geroztik, CNSE-ren proiektuak zenbatekoan eta indarrean handitu dira; eta akastu gabe esan genezake, CNSE-ren elkarte-sarea gure eskubideak lortu eta bermatzeko, gure beharrak aintzat hartzeko eta komunitatean elkar-bizitzeko tresnarik onena izan dela.

Urteotan hainbat momentu ezberdin bizi izan ditugu: poztasuna, tristura, amorrua eta frustrazioa, baina elkarrekin aurrera egin dugu.

Izan ere, elkarrekin gara eta deus ere ez digu informazio holistikorako irisgarritasunera eta bizitzako arlo guztietan komunikaziora aurrera egitea oztopatuko. Ez gaitu ezer geldiaraziko gure herrialdeko lan sarean, hezkuntzan eta bizitza sozial, politiko, kultural eta ekonomikoan aukera berdintasunaren lorpenean. Ezer ez digu gure hizkuntza eskubideak ukatuko, horri esker pertsona gorrak ahalduntzen baikara.

Orain hasiko da VII. Biltzarrerako lana, elkarte eta federazioen arteko debateak sortuz. Zuen iritzi, hausnarketa eta ekarpenen zain geratzen gara, eta horiek Biltzarrean ondorioetan islatuko dira. Bidea elkarrekin egiten jarraituko dugu. Eskerrik asko denei. Laster arte!